XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arkua bukatzean eskallera, bost-sei mailla, ta antxe xabalune bat eta atea.

Sartu ta pasilloa. Eskubitara kuarto bat: Sección Primera, kapitan Martínez'en ofizina.

Gero beste ate bat, sukaldea emen, guardikoak egoteko lekua.

Ezkerretara, teniente aiudantearen kuartoa.

Kanpo aldera, komandantearena. Ta ixkiñan, miradorearekin, Aitonarena.

Kuartoak gaizki esan det. Ofizinak ziran.

Aitonak, andik eun metrora zuan etxea, bigarren piso bat.

Sukaldean bestetan ez nintzan sartu, baiña ederra izango zan. Metro asko zituan.

Sarreran, eskalleraren saietsean zuan ate bat sukaldekoa zan.

An egoten giñan guardikoak.

Guk bi tokitan izan genduan kuartela.

Lenengotik egun gutxitara muatu giñuzten.

Bigarrena, etxe bikain baten lenengo pisoa zan.

Sukaldea ta sala aundi bat.

An egiten zuten lo batzuek.

Gero, kuarto bat bi oirekin.

An bi lagun egoten giñan.

Gaiñerakoak beste kuartoan.

Gero, beste kuarto aundi bat utsik, eta erdian, zielorrasoan, mantxa beltz bat ogei ta amar bat zentimetro ingurukoa.

Esan zigutenez, etxeko nagusiaren muiñak omen ziran.

Esku-bonba eskuetan lertu omen zitzaion da bertan il.

Gauza auek esaten ari naiz, erri ontan bederatzi illabete egin baigenituan, da zer kontatua badet angoa.

Ni gustora gogoratzen naiz erri artaz.

Nai dedala edo dakidala, an pekatu aundirik ez nuan egin: ardi bat eta koneju ta oillo batzuk ostu.

Ori, gerra-denboran, geienak egin dute.